domingo 13 de diciembre de 2009

Euskarazko irratia, hizkuntza komunitateak trinkotzeko tresna

IRRATIA: Ekin irratia
ALBISTEGIA: goizeko albistegia
ATALA: Kultura
ERREDAKTOREA: Eider Iturregui
IRAUPENA: 1 minutu.

Azaroaren 24ean, Euskarazko Komunikazio Taldeak, “Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta internet” ekitaldiak antolatu zituen. Arabako Foru Aldundiaren babesa izan zuten. Saioetan, Xabier Monasterio, Bilbo Hiria Irratiko esatariak; Jose Luis Aizpuru, Euskal Irratiko esatariak; eta Mikel Bujanda, Euskal Irratiko kideak parte hartu zuten.
Bujandak, Euskarazko irratiek hiztunengan duten garrantzia azaldu zuen. Aizpuruk ostera, Euskal Herrian tokiko informazio falta dagoela azaldu zuen. Arratsaldeko bostetan, World Kafean batu ziren adituak, “Irratigintza Internet Aroan” gaiari buruz hitz egiteko. Bertan, ohiko irratiaren erosotasuna eta mugikortasuna urrun daudela esanez.
Gainera, Lurreko Telebista Digitalak ekarriko dituen erronken inguruan hitz egiten aritu ziren.

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada